Euskal Antzerkiaren Sortzaile Berriei Laguntzen

Tel.: (+34) 633 567 646   ·  ehkozubi@gmail.com

ZubiHome

Badira zenbait urte, hainbat eragile euskal antzerki sorkuntza profesionalaren egoerari buruzko kezka, uste eta iritziak elkartrukatzeko biltzen hasi ginenetik.

Ordutik, sortzaile berriek zirkuitu profesionaletan sartzeko dauzkatzen zailtasunetaz jabetuta, gure neurri apalean egoera hau iraultzeko zerbait egiten ahalegindu gara. Horrela beraz, bakoitzak gure arlotik ekarpen bat egiteko konpromezutik, euskal antzerkiaren profesionalizazioa bultzatzeko helburu irmoarekin jaio zen ZUBI.

 

2012 urrun hartatik, Dxusturi Teatroaren "Konpota", Lauka Teatroaren "Amodioaren Ziega" eta Beheko Larraineren "Atte Hil Aurretik" antzezlanak babestu eta bultzatzeko ardura eta aldi berean plazerra izan ditugu.

 

Abiatutako bide hontan jarraitzearekin tematuta, Zubiren 4. deialdia ireki dugu!

Euskal Antzerkiaren Sortzaile Berriei Laguntzen                                                                                                 Tel.: (+34) 633 567 646              ehkozubi@gmail.com